“Euskal kanper premiuma” jaio da.

29-07-2021

Aste honetan Smart Comfort Platform 4.0 proiektua aurkeztu dute. alegria activity enpresa buru duen proiektu horrek ikerketan eta garapenean aitzindari diren 10 euskal enpresen laguntza ere izan du. Ekimen horren emaitza lehen “euskal kanper premiuma” izan da.

Furgoneta-modeloetako bat ‘maite’ da, Sprinter modeloaren bilakaera kanperizatua, eta bestea ‘aiala’, Gasteizko Mercedes fabrikan egindako Clase V modeloan oinarritua. Ibilgailuek berrikuntza garrantzitsuak dituzte, hala nola entretenimendurako osagaiak kabinan eta aurreko panelean, isolamendu akustikoa eta termikoa duten gela-bereizleak, eta barrualdean bulego-giroa sortzen duten ateak eta eserlekuak.

Aurkezpen ekitaldia enpresak Jundizen dituen instalazioetan egin zen eta bertaratutakoen artean alegria activityko kontseilari delegatu Juan Jesús Alegría, Euskadiko Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen sailburu Arantxa Tapia eta Arabako diputatu nagusi Ramiro González izan ziren.

Irekiaren argazkia.

Privacy Preference Center