Pribatutasun-politika
IDENTIFIKAZIO DATUAK
Asociación Empresarios Jundiz, para el Fomento del Parque Empresarial / Jundizeko Enpresarien Elkartea Enpresa Parkea
Sustatzeko, hemendik aurrera «Jundizeko Enpresarien Elkartea», http://jundiz.es helbidearen bitartez sartzen den
domeinuaren izenaren eta Interneteko orrialdeen jabea da.
Jundizeko Enpresarien Elkartea Euskadiko Elkarteen Erregistro Orokorrean erregistratuta dago AS/A/16824/2012
zenbakiarekin.
Helbidea:
Jundizeko Zerbitzu Zentroa
Paduleta kalea, 55 – 107. bulegoa
01015 Vitoria-Gasteiz (Araba)
E-maila: info@jundiz.es
NOR ARDURATZEN DA ZURE DATUAK TRATATZEAZ?
Pribatutasun politika hau interesatuak Jundizeko Enpresarien Elkarteari ematen dizkion datu pertsonal guztiei ezarriko
zaie. Era berean, Jundizeko Enpresarien Elkarteak bere web, app eta beste edozein komunikabideren bitartez eskaintzen
dituen jarduera eta zerbitzuetan interesa duten pertsona fisikoei ere ezarriko zaie. Jundizeko Enpresarien Elkarteko
Pribatutasun Politikaren helburua informazioaren gaineko gardentasuna da, hots, zure datu pertsonalak nola tratatzen
ditugun esaten duen informazioaren gaineko gardentasuna, gaiaren inguruan indarrean dagoen araudia betez.
Jundizeko Enpresarien Elkartea eta bere logotipoa marka erregistratuak dira. Web eta app honetako edukiak erreproduzitu
daitezke iturria aipatzen bada.
ZEIN HELBURUREKIN TRATATZEN DITUGU ZURE DATUAK?
Jundizeko Enpresarien Elkarteak bere web orrian jasotzen dituen datuen helburua da webgunearen eta aplikazioaren
funtzionaltasunak hobetzea eta erabiltzaileen eta elkartearen arteko komunikazioa hobetzea.
Komunikazioak eta push bidalketak: Loturiko jarduera eta zerbitzuen komunikazioak, buletinak eta mailingak bidaltzea
34/2002 Legea betez.
Erabiltzaileak esperientzia hobea izateko, aplikazioak gailuaren zenbait informazio erabiliko ditu Android Advertising
ID delakoaren bidez, OneSignal-ek eskainitako kanpoko zerbitzu bat erabiliz, erabiltzailea identifikatu eta push
jakinarazpenak bidali ahal izateko. Informazio hori bere gailuan geratuko da eta Jundizeko Enpresarien Elkarteak ez du
inolaz ere gordeko.
Jarraian, gure hornitzaile den OneSignal-en pribatutasun politika irakurri ahal izateko esteka eskaintzen dizugu:
https://onesignal.com/privacy_policy
Harremanetarako pertsonen kudeaketa: Kontaktuen datu-basearen kudeaketa (bazkideei lotutako pertsonak, hornitzaileak,
erakundeak, herri-administrazioak eta elkarteak orokorrean)
Webguneak ondorengo datuak biltzen ditu:
- Izen-abizenak
- E-maila
- Telefonoa
- Posta-helbidea
- Posta-kodea
- Enpresa
- Jardueraren sektorea
Abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoak agintzen duenaren arabera, jakinarazten dugu webgunean eta aplikazioan emandako
datu pertsonalak “JUNDIZ” izeneko datu-base batean jaso ditugula, “EMPRESAS Y USUARIOS” tauletan. Hauen arduraduna
Jundizeko Enpresarien Elkartea da.
Webgunean edo aplikazioan emandako datuak erabiltzean, erabiltzaileak onartzen du emandako datuak Jundizeko Enpresarien
Elkartekoak diren fitxategietara gehituko direla, eskatutako zerbitzuak ematea errazteko eta eskaintzei, produktu
berriei, zerbitzuei edo erabiltzailearekin harremanetan jartzea eskatzen duen beste edozein gairi buruzko informazioa
bidaltzea errazteko helburuarekin
Tratamendu-jardueren Erregistroari buruz xehetasun gehiago ezagutu behar baduzu, ondo arrazoituta badago, Jundizeko
Enpresarien Elkartera jo dezakezu aipatutako edozein bide erabiliz.
Jasotako informazioa zerbitzu bakoitzari atxikitako helburuentzako soilik erabiliko da eta ez zaie hirugarrenei
jakinaraziko.
ZENBAT DENBORAZ GORDETZEN DITUGU ZURE DATU PERTSONALAK?
Jundizeko Enpresarien Elkarteak eskuratu dituen datu pertsonalak gordeko ditu eta haien aldaketa, galera, tratamendua
edo baimenik gabe sartzea ekiditeko beharrezko neurriak hartuko ditu. http://jundiz.es orrialdeko erabiltzaileek,
edozein unetan, haien datu pertsonaletan sartzeko, zuzentzeko, ezerezteko eta aurka egiteko eskubideak erabili ditzakete
ondorengo helbidera idatziz jakinaraziz: Jundizeko Enpresarien Elkartea, Jundizeko Zerbitzu Zentroa, Paduleta kalea, 55
– 000. bulegoa, 01015 Vitoria-Gasteiz (Araba), edo e-mail bidez helbide honetan: info@jundiz.es, edo app-eko
erabiltzaile panelaren bidez.
NOR SARTU DAITEKE ZURE DATU PERTSONALETAN?
Jundizeko Enpresarien Elkarteak datu pertsonalak laga edo komunikatu ahalko ditu Herri-Administrazioarekin dituen
betebeharrei erantzuteko une bakoitzean indarrean dagoen legeriaren arabera beharrezkoa den kasuetan.
Jundizeko Enpresarien Elkartearen eta erabiltzailearen arteko harremana indarrean dagoen Espainiako araudiak gidatuko du
eta edozein eztabaida Gasteizko hiriko Epaitegi eta auzitegien esku utziko da.
ZEINTZUK DIRA KALTETUEN ESKUBIDEAK?
Jarraian zehaztutako eskubideak erabili ahalko dituzu:
- Zure datu pertsonaletan sartzeko eskubidea, zeintzuk tratatzen ari diren jakiteko;
- Okerra den edozein datu pertsonal zuzentzeko eskubidea;
- Posible denean, zure datuak ezabatzeko eskubidea;
- Zure datu pertsonalen tratamendua mugatzea eskatzeko eskubidea, zehaztasuna, legezkotasuna edo datuak tratatzeko
beharra zalantzazkoak direnean. Kasu honetan datuak gorde ahalko ditugu erreklamazioak gauzatu edo defendatu ahal
izateko. - Zure datu pertsonalak tratatuak izateari aurka egiteko eskubidea, tratamendua egiteko gaitzen gaituen oinarri legala
interes legitimoa denean. EPTSk zure datuak tratatzeari utziko dio ez badu premiazko interes legitimorik edo
erreklamazioak egin, gauzatu edo defendatu behar ez baditu. - Eramangarritasunerako eskubidea, tratamendua egiteko gaitzen gaituen oinarri legala baimena denean.
Interesdunak eta bere ordezkariak dohainik erabili ahalko dituzte eskubide hauek eta horretarako idatzizko eskaera
bidali beharko dute helbide honetara: info@jundiz.es.
Aipatutako eskubide hauetaz gain, interesdunak edozein unetan kendu ahalko du emandako baimena, eta honek ezingo du
eraginik izan baimena kendu aurretik egin den tratamenduaren zilegitasunean. Jundizeko Enpresarien Elkarteak
interesdunaren datuak tratatzen jarraitu ahalko du lege aplikagarriak baimentzen duen heinean.
MERKATARITZA-KOMUNIKAZIOAK JASOTZEKO ZERBITZUAN BAJA
Interesdunak merkataritza-komunikazioak bidaltzeko eman duen baimena edozein unetan baliogabetu ahalko du. Horretarako,
Jundizeko Enpresarien Elkarteari jakinarazi beharko dio ez duela merkataritza-komunikazio gehiago jaso nahi.
Horretarako, interesdunak komunikazio bakoitzean dagoen estekan klik egin ahalko du eta merkataritza-komunikazio
elektronikoen bidalketa ezeztatu, edo baimena baliogabetu info@jundiz.es helbidera jakinarazpen bat bidaliz.
HIRUGARRENEN WEB ORRIAK ETA ZERBITZUAK
Web orriek, web aplikazioek eta buletin bidezko jakinarazpenek hirugarrenen web orrietara zuzentzen duten estekak izan
ahal dituzte. Jundizeko Enpresarien Elkarteak ez du web orri horien edukien edo bere pribatutasun praktiken
zilegitasuna, fidagarritasuna, erabilgarritasuna, egiazkotasuna eta gaurkotasuna bermatzen ezta horren ardura hartzen
ere. Jundizeko Enpresarien Elkartearenak ez diren webgune hauetan zure informazio pertsonala eman baino lehen, kontuan
izan bere datuen babeserako politika desberdina izan daitekeela.
PRIBATUTASUN POLITIKA ALDATZEA
EPTSk bere Pribatutasun Politika aldatu ahalko du unean uneko lege aplikagarriaren arabera. Edonola ere, Pribatutasun
Politikan egiten den edozein aldaketa Kaltetuari behar bezala jakinarazi beharko zaio bere datu pertsonalen tratamenduan
egin diren aldaketen berri izan dezan eta, aplikagarria den araudiak hala eskatzen badu, Kaltetuak bere baimena eman
ahal dezan.