Lege oharra
IDENTIFIKAZIO DATUAK
Asociación Empresarios Júndiz, para el Fomento del Parque Empresarial / Jundizeko Enpresarien Elkartea Enpresa Parkea Sustatzeko, hemendik aurrera «Jundizeko Enpresarien Elkartea», https://jundiz.es helbidearen bitartez sartzen den domeinuaren izenaren eta Interneteko orrialdeen jabea da.
Jundizeko Enpresarien Elkartea Euskadiko Elkarteen Erregistro Orokorrean erregistratuta dago AS/A/16824/2012 zenbakiarekin.
Helbidea:
Jundizeko Zerbitzu Zentroa
Paduleta kalea, 55 – 107. bulegoa
01015 Vitoria-Gasteiz (Araba)
E-maila: info@jundiz.es
NOR ARDURATZEN DA ZURE DATUAK TRATATZEAZ?
Pribatutasun politika hau interesatuak Jundizeko Enpresarien Elkarteari ematen dizkion datu pertsonal guztiei ezarriko zaie. Era berean, Jundizeko Enpresarien Elkarteak bere web, app eta beste edozein komunikabideren bitartez eskaintzen dituen jarduera eta zerbitzuetan interesa duten pertsona fisikoei ere ezarriko zaie. Jundizeko Enpresarien Elkarteko Pribatutasun Politikaren helburua informazioaren gaineko gardentasuna da, hots, zure datu pertsonalak nola tratatzen ditugun esaten duen informazioaren gaineko gardentasuna, gaiaren inguruan indarrean dagoen araudia betez.
Jundizeko Enpresarien Elkartea eta bere logotipoa marka erregistratuak dira. Web eta app honetako edukiak erreproduzitu daitezke iturria aipatzen bada.
ZEIN HELBURUREKIN TRATATZEN DITUGU ZURE DATUAK?
Jundizeko Enpresarien Elkarteak bere web orrian jasotzen dituen datuen helburua da webgunearen eta aplikazioaren funtzionaltasunak hobetzea eta erabiltzaileen eta elkartearen arteko komunikazioa hobetzea.
Komunikazioak eta push bidalketak: Loturiko jarduera eta zerbitzuen komunikazioak, buletinak eta mailingak bidaltzea 34/2002 Legea betez.
Erabiltzaileak esperientzia hobea izateko, aplikazioak gailuaren zenbait informazio erabiliko ditu Android Advertising ID delakoaren bidez, OneSignal-ek eskainitako kanpoko zerbitzu bat erabiliz, erabiltzailea identifikatu eta push jakinarazpenak bidali ahal izateko. Informazio hori bere gailuan geratuko da eta Jundizeko Enpresarien Elkarteak ez du inolaz ere gordeko.
Jarraian, gure hornitzaile den OneSignal-en pribatutasun politika irakurri ahal izateko esteka eskaintzen dizugu:
https://onesignal.com/privacy_policy
Harremanetarako pertsonen kudeaketa: Kontaktuen datu-basearen kudeaketa (bazkideei lotutako pertsonak, hornitzaileak, erakundeak, herri-administrazioak eta elkarteak orokorrean) Webguneak ondorengo datuak biltzen ditu:
- Izen-abizenak
- E-maila
- Telefonoa
- Posta-helbidea
- Posta-kodea
- Enpresa
- Jardueraren sektorea
Abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoak agintzen duenaren arabera, jakinarazten dugu webgunean eta aplikazioan emandako datu pertsonalak “JUNDIZ” izeneko datu-base batean jaso ditugula, “EMPRESAS Y USUARIOS” tauletan. Hauen arduraduna Jundizeko Enpresarien Elkartea da.
Webgunean edo aplikazioan emandako datuak erabiltzean, erabiltzaileak onartzen du emandako datuak Jundizeko Enpresarien Elkartekoak diren fitxategietara gehituko direla, eskatutako zerbitzuak ematea errazteko eta eskaintzei, produktu berriei, zerbitzuei edo erabiltzailearekin harremanetan jartzea eskatzen duen beste edozein gairi buruzko informazioa bidaltzea errazteko helburuarekin.
Tratamendu-jardueren Erregistroari buruz xehetasun gehiago ezagutu behar baduzu, ondo arrazoituta badago, Jundizeko Enpresarien Elkartera jo dezakezu aipatutako edozein bide erabiliz.
Jasotako informazioa zerbitzu bakoitzari atxikitako helburuentzako soilik erabiliko da eta ez zaie hirugarrenei jakinaraziko.
ZENBAT DENBORAZ GORDETZEN DITUGU ZURE DATU PERTSONALAK?
Jundizeko Enpresarien Elkarteak eskuratu dituen datu pertsonalak gordeko ditu eta haien aldaketa, galera, tratamendua edo baimenik gabe sartzea ekiditeko beharrezko neurriak hartuko ditu. https://jundiz.es orrialdeko erabiltzaileek, edozein unetan, haien datu pertsonaletan sartzeko, zuzentzeko, ezerezteko eta aurka egiteko eskubideak erabili ditzakete ondorengo helbidera idatziz jakinaraziz: Jundizeko Enpresarien Elkartea, Jundizeko Zerbitzu Zentroa, Paduleta kalea, 55 – 000. bulegoa, 01015 Vitoria-Gasteiz (Araba), edo e-mail bidez helbide honetan: info@jundiz.es, edo app-eko erabiltzaile panelaren bidez.
NOR SARTU DAITEKE ZURE DATU PERTSONALETAN?
Jundizeko Enpresarien Elkarteak datu pertsonalak laga edo komunikatu ahalko ditu Herri-Administrazioarekin dituen betebeharrei erantzuteko une bakoitzean indarrean dagoen legeriaren arabera beharrezkoa den kasuetan.
Jundizeko Enpresarien Elkartearen eta erabiltzailearen arteko harremana indarrean dagoen Espainiako araudiak gidatuko du eta edozein eztabaida Gasteizko hiriko Epaitegi eta auzitegien esku utziko da.
ZEINTZUK DIRA KALTETUEN ESKUBIDEAK?
Jarraian zehaztutako eskubideak erabili ahalko dituzu:
- Zure datu pertsonaletan sartzeko eskubidea, zeintzuk tratatzen ari diren jakiteko;
- Okerra den edozein datu pertsonal zuzentzeko eskubidea;
- Posible denean, zure datuak ezabatzeko eskubidea;
- Zure datu pertsonalen tratamendua mugatzea eskatzeko eskubidea, zehaztasuna, legezkotasuna edo datuak tratatzeko beharra zalantzazkoak direnean. Kasu honetan datuak gorde ahalko ditugu erreklamazioak gauzatu edo defendatu ahalizateko.
- Zure datu pertsonalak tratatuak izateari aurka egiteko eskubidea, tratamendua egiteko gaitzen gaituen oinarri legala interes legitimoa denean. EPTSk zure datuak tratatzeari utziko dio ez badu premiazko interes legitimorik edo erreklamazioak egin, gauzatu edo defendatu behar ez baditu.
- Eramangarritasunerako eskubidea, tratamendua egiteko gaitzen gaituen oinarri legala baimena denean. Interesdunak eta bere ordezkariak dohainik erabili ahalko dituzte eskubide hauek eta horretarako idatzizko eskaera bidali beharko dute helbide honetara: info@jundiz.com.
Aipatutako eskubide hauetaz gain, interesdunak edozein unetan kendu ahalko du emandako baimena, eta honek ezingo du eraginik izan baimena kendu aurretik egin den tratamenduaren zilegitasunean. Jundizeko Enpresarien Elkarteak interesdunaren datuak tratatzen jarraitu ahalko du lege aplikagarriak baimentzen duen heinean.
MERKATARITZA-KOMUNIKAZIOAK JASOTZEKO ZERBITZUAN BAJA
Interesdunak merkataritza-komunikazioak bidaltzeko eman duen baimena edozein unetan baliogabetu ahalko du. Horretarako, Jundizeko Enpresarien Elkarteari jakinarazi beharko dio ez duela merkataritza-komunikazio gehiago jaso nahi. Horretarako, interesdunak komunikazio bakoitzean dagoen estekan klik egin ahalko du eta
merkataritza-komunikazio elektronikoen bidalketa ezeztatu, edo baimena baliogabetu info@jundiz.es helbidera jakinarazpen bat bidaliz.
HIRUGARRENEN WEB ORRIAK ETA ZERBITZUAK
Web orriek, web aplikazioek eta buletin bidezko jakinarazpenek hirugarrenen web orrietara zuzentzen duten estekak izan ahal dituzte. Jundizeko Enpresarien Elkarteak ez du web orri horien edukien edo bere pribatutasun praktiken zilegitasuna, fidagarritasuna, erabilgarritasuna, egiazkotasuna eta gaurkotasuna bermatzen ezta horren ardura
hartzen ere. Jundizeko Enpresarien Elkartearenak ez diren webgune hauetan zure informazio pertsonala eman baino lehen, kontuan izan bere datuen babeserako politika desberdina izan daitekeela.
PRIBATUTASUN POLITIKA ALDATZEA
EPTSk bere Pribatutasun Politika aldatu ahalko du unean uneko lege aplikagarriaren arabera. Edonola ere, Pribatutasun Politikan egiten den edozein aldaketa Kaltetuari behar bezala jakinarazi beharko zaio bere datu pertsonalen tratamenduan egin diren aldaketen berri izan dezan eta, aplikagarria den araudiak hala eskatzen badu, Kaltetuak bere baimena eman ahal dezan.