Indesa garbitegia
Apirilean Indesa 2010 ezagutzera joan gara, zehazki Jundizen duen garbitegi industrialaren saila. Arabako foru Aldundiaren sozietate publikoa da, eta kalitateko lanpostu egonkorrak eskaintzen die desgaitasuna duten pertsonei. Juan Caño eragiketa-zuzendaria da instalazioak erakutsi dizkigun pertsona.
Aurten, Indesa-k (Integración y Desarrollo) 30 urte betetzen ditu 900 langile baino gehiagorekin Araba osoan. Haietatik 130 daude garbitegian lan egiten. Langileen % 90 inguruk dauka aitortutako desgaitasunen bat. Jundizen 9000 kg arropa baino gehiago garbitzen dira egunero, eta gainera Osakidetza, Gasteizko Udala eta Arabako Foru Aldundiaren moduko erakunde publikoei eta enpresa pribatuei ere eskaintzen dizkie bere zerbitzuak.
«Pandemia gizarteari desgaitasuna duten pertsonek daukaten lan egiteko gaitasuna erakusteko aukera izan da, baita haien inklusioa sustatzeko ere»
Cañok dioenez, pandemian zehar Indesa garbitegia ezinbestekoa izan da. Lana eta Araba zein Debagoieneko ospitale publikoek zuten arropa garbitzeko beharra bikoiztu ziren. Bestalde, foru- egoitzen beharrak ere aldatu dira. Enpresaren helburuetako bat instalazioak handitzea eta zabaltzen jarraitzea da, profil ezberdineko pertsona desgaituei lan-aukerak eskaintzeko.
Prozesuan jantzien bilketa eta sailkapen, garbiketa eta higienizazioaz zein arroparen lehorketa, lisaketa, tolestaketa, paketatze eta entregaz arduratzen dira. Prozedurak ordu eta erdi inguru hartzen du, eta azken belaunaldiko teknologia erabiltzen da, kalitaterik goreneko osasun- bermearekin.
Ikusi eskaintzen dituen zerbitzu guztiak.