Gaurko bisitan… Aldaia jatetxe eta kafetegia

Jundizeko enpresa parkean industrialdeko langileentzat eta gure hiritik igarotzen diren pertsonentzat erreferentziazko jatetxe-establezimenduetako bat kokatzen da, Aldaia jatetxe eta kafetegia. Bertako gerenteak Miren Itxaso Egaña eta Sergio Lopez de Foronda dira, ostalaritzan 20 urtetik gorako esperientzia dutenak. Lokal moderno hori 2010ean ireki zuten, "enpresa-proiektu hau abiatu genuen, kontuan izaten ari ez zen bezero mota bat zegoela hautematen genuelako: parkeko langileak eta lanaren ondorioz industrialdera zetozen autonomo eta komertzialak, prezio eskuragarrian gertuko produktuen ingurune zaindu eta espazio zabaleko kalitatezko leku bat behar zutenak. Guretzat bezeroen erosotasuna, kalitatea eta tratua zaintzea ezinbesteko betekizunak dira, dagoeneko 10 urte daramatzagu Jundizen eta pozarren gaude!", dio Sergiok.
Establezimendua kristaldun eraikin moderno bat da, Jundizeko zerbitzugunean lekutua, Holiday Inn Hotelaren alboan. Eraikinak bussines taberna zabal bat, barra luze bat eta erlaxatzeko zonalde bat ditu, bertan kafe, konbinatu edota garagardo on batekin gozatzeko. Autoa ez da arazo, izan ere, doako parking zabala du. Bertako eskaintza gastronomikoa aberatsa da ahosabai eta une guztietarako. Beheko solairuan zizka-mizken kartan eskaintzen diren ehun aukeren artean edozein dasta daiteke edo, lehen solairura igo daiteke, bertan dauden menu ezberdinekin gozatzeko Gorbea mendiaren ikusmira bikain batzuekin. Txikienekin ere ez dira ahazten, asteburuan ohiko bezero baitira. Hala, haurrentzako menuarekin opari bat jasotzen dute, beren guraso eta aitona-amonak erlaxatu eta familian gozatu ahal izateko. Gainera, catering zerbitzua, enpresako bilkuretarako Coffe break zerbitzua eta bertako produktu guztiak take away (hartu eta eraman) formatuan eskaintzen dituzte..
![]() |
![]() |
Espazio segurua eta eramateko jakiak
Jatetxeen sektorea da Covid-19 gaixotasunaren ondorioak gehien nabaritzen ari den sektoreetako bat: martxoko erabateko itxialdia, etxeratze-agindua, “bigarren olatu” izenekoan taberna eta jatetxeen itxiera, eta berriki eramateko kafea saltzeko debekua; ondoren instituzioek azken neurri horretan atzera egin bazuten ere.
"Itxi egin behar bada, itxi egiten da, onura handiagoa baita.. Halere, nire ustez, oro har, arauak gehien betetzen ari den sektoreetako bat gara: higienea, distantzia, edukierak, mahaiak kentzea… beti salbuespenak badauden arren. Normalean jendeak ez ditu semaforoak gorri daudenean igarotzen, baina beti dago kasuren bat. Instituzioei sektorea gehiago ulertzea eskatzen diegu soilik. Establezimenduak seguruak dira. Ostalaritza ixten baldin bada, jendea azkenean norberaren etxeetan elkartzen da, eta bertan ez dago segurtasun-neurririk eta are gutxiago musukorik", dio jabekideak arduraz.
Gaur egun, lokalean jaso eta eramateko jakiak ari dira eskaintzen, "egoera honekin egokitu egin gara; enpresek, langileek eta hotelean ostatu hartzen duten pertsonek hala behar dutelako. Bertan egon behar gara eta, ditugun aukeren barnean, zerbitzu onena eman behar dugu". Bezeroek 945 354 074 telefono-zenbakira deituta, 699 206 436 telefono-zenbakian WhastApp mezua bidalita edo kafetegiko harrerara hurbilduta egin ditzakete eskaerak, bertan pintxoren bat, ogitartekoren bat eta eramateko edariren bat eskura ditzakete.
Denbora gutxian, jatetxe-jabe gehienak negozioaren kontzeptuarekin edo esentziarekin erabateko lotura ez zuen eskaintza batera egokitu behar izan dira: "take away (hartu eta eraman) beti eskaini izan dugu, baina ez da irtenbide egokiena publiko guztientzat, eta are gehiago industrialde batean.. Izan ere, badira beren jangelak dituzten enpresak, baina badira bisitak dituztelako batetik bestera dabiltzan autonomo eta komertzialak eta orain ez dute lasai eta epelean jateko lekurik, eta are gehiago neguko hilabeteetan. Litekeena da asteburutan beharrezkoa ez izatea, baina astelehenetik ostiralera industrialdean ostalaritza lehen mailako premia da".
Kontsultatu hurrengo estekan eguneroko menua.
Accede a la ficha de Aldaia.