Gaurko bisita...Zorelor

fachada de zorelor en el poligono industrial

Hilabete honetan, Jundizko enpresa-parkearen industrietan zehar egin ohi dugun ibilaldian, Zorelor bisitatzen dugu, produktu kimikoen fabrikazio, diseinu eta merkaturatzean espezializatutako enpresa. Verónica Busto, Kalitate, Ingurumen eta Laneko Arriskuen Prebentziorako zuzendaria, eta Cristina Campos, lantegiaren zuzendaria daude gurekin.

Zorelor 1988an sortutako enpresa-familia da, eta gaur egun 26 langile ditu. «Zorelor Emilio Lorenzo eta bere familiari esker jaio zen, eta pixkanaka handitu zen hainbat sektoretan sartu arte: eraikuntza, industria, nekazaritza eta abeltzaintzako sektorea eta Espainia eta Portugaleko hiri mantentzea», dio Verónica Bustok Jundizko instalazioetan zehar ibiltzen garen bitartean.

Arabako enpresa honen indarguneetako bat Penintsula osoko probintzia guztietan eta Portugalen duen merkataritza-sare zabala da. «Gure enpresarentzat, gure oraingo eta etorkizuneko bezeroekin daukagun lotura eta harreman estua funtsezkoa da zerbitzu integrala eta pertsonalizatua eskaini ahal izateko», adierazten du Cristinak. Gaur egun, zuzeneko salmentan bideratuta dauden 80 saltzaile propio dauzkate.

Bestalde, merkataritza-sareaz gain, Zorelor-en estrategia hainbat sektore eta produktuetan dibertsifikatzea izan da krisi ekonomikoen denboraldiei aurre egiteko. «Gutxi gorabehera 300 lehengairekin hainbat soluzio kimiko egiten ditugu, hala nola: higiene- eta desinfekzio-produktuak, industriarako labaingarriak, eraikuntzarako zoruko margo inpermeabilizatzaileak, nekazaritzarako ongarriak eta hiriak mantentzeko garbigarri desodorizatzaileak eta grafiti-desugertzaileak», esaten digu Cristinak eskaintzen duten produktuen katalogo zabalari buruz.

Zenbait gertaera garrantzitsu bizi dute, esate baterako Ingurumen kudeaketa-sistemako ISO - 14001 araudia lortzea, Euskadin «zailtasun gehigarriak dituen» sektorean eskuratu duen lehen enpresa baita. Gainera, 45001 nazioarteko araudia ere dauka, Laneko segurtasun eta osasunerako kudeaketa-sistemari dagokiona.

Zorelor-ek epe laburrean dituen erronkak enpresaren digitalizazioarekin jarraitzea, zenbait ekoizpen-prozesu automatizatzea eta, noski, produktu berrien ikerketa eta berrikuntza burutzea dira.

Privacy Preference Center