Gaurko bisita... Vialki

«Irtenbideak alokatzen ditugu» premisarekin agertzen zaigu Vialki, Jundizko Enpresa Parkean eraikuntzarako, lorezaintzarako, garbiketarako eta industriarako makineria saltzen eta alokatzen duen enpresa. Joserra Balanzategui kudeatzaileak eta Mikel Uriarte EbikeVialki ataleko arduradunak (bizikleta elektrikoen alokairua) hartu gaituzte industrialde gasteiztarreko Goikoberaza kalean duten pabiloi modernoan, non 2006tik dauden. Instalazio horietan ez ezik, Miranda Ebron ere badaude. Bada, biek ala biek hitz egin digute bezeroari zerbitzu ematera bideratuta dagoen filosofia argi batez: «Bezero baten premiei EZ hitzarekin erantzutea saihesten dugu, eta horixe da gure balio handiena; beti bilatu behar diogu erantzuna eskatzen digutenari, eta hortik dator “Irtenbideak alokatzen ditugu” eslogana».
«Bezero baten premiei EZ hitzarekin erantzutea saihesten dugu, eta horixe da gure balio handiena; beti bilatu behar diogu erantzuna eskatzen digutenari, eta hortik dator “Irtenbideak alokatzen ditugu” eslogana».

Negozio-bolumenaren % 85 makineriaren alokairuari dagokio, eta prozesu erraza erabiltzen dute horretarako: «Bezeroak bere premia azaltzen digu, gure taldeak aukera onenaren inguruan ematen dio aholku, fitxa bat irekitzen dugu eta alokairu-kontratua sinatzen da, egun batekoa, astebetekoa, hilabetekoa edo urtebetekoa izan ohi dena», azaldu du kudeatzaileak. Gaur egun, 500 makina mota baino gehiago dauzkate, eta marka handiak banatzen dituzte (hala nola, Karcher, Wacker Neuson eta JCB). Horrek guzti horrek edozein premia industriali arreta ematea ahalbidetzen die.

EbikeVialki, sekulako apustua

Orain del urte bat baino gehiago, dibertsifikatzea eta negozio-linea berri bat sortzea erabaki zuten; EbikeVialki, bizikleta elektrikoen alokairua oinarri bezala duena. Bizikleta elektrikoek moda izateari utzi diote, benetako joera bihurtzeko; gutxika-gutxika jarraitzaileak irabazten doan garraio-modalitatea da: «Urtebete eta zortzi hilabete daramatzagu, eta oso pozik gaude. Modalitate horrekin, askotariko sektore eta pertsona-profiletara hurbiltzen dugu txirrindularitza».

Congreso ciudades Michelin. Vitoria - Gasteiz

EbikeVialkik pertsona mota ororengana iritsi nahi du, pedalei eragin eta bidegorritik nahiz menditik pasieran ibiltzeko ez dagoelako nortasun-agiri bakarra: «Askotariko sektoreekin egiten dugu lan; turismoan, zerbitzu ematen diegu hotelei, turismo-agentziei, bodegei (Arabako Errioxan, besteak beste, Izadiri eta Luis Cañasi) eta MICE turismoari. Halaber, Gasteizko herritarrekin konprometituta gaude, eta horregatik sinatu berri dugu akordio bat Jundizko Enpresaburuen Elkartearekin, bizikletak doan uzteko zerbitzurako. Industrialdeko langileek garraio jasangarri mota horri etekina atera diezaiotela nahi dugu».

Hala, mugikortasun jasangarria sustatzeko eta langileak enpresa-parkera bizikletaz azkar eta erraz joatea bultzatzeko xedez abiatu da zerbitzu berria. Sartu, eta zabaldu albistea hemen.

Jasangarritasunaren eta ingurunea zaintzearen aldeko apustu argia egin dute, eta Vialkiren nortasun-agiriaren zati da hori: «Gure jardueraren ingurunearekin arduratsuak izan nahi dugu, eta horregatik dauzkagu ziurtagiriak ingurumenaren kudeaketan (ISO 14001), kalitatearen kudeaketan (ISO 90001) eta laneko segurtasunaren eta osasunaren kudeaketan (OHSAS 18001). Makineriari dagokionez, gero eta gehiago ari gara sartzen elektrikoa eta bateriakoa, eta gasolioa baztertzen». Epe labur eta ertainera begirako erronken edo xedeen artean, makineriaren eta e-bike bizikleten alokairuaren sektorean hazten jarraitzekoa dago, gero eta jasangarriagoak diren soluzio integralak eskainiz beti.

Sartu Vialkiren fitxara

Sartu EbikeVialkiren fitxara

 

Privacy Preference Center