Gaurko bisita... Jorge Fernández

Jorge Fernández enpresaren egoitza nagusia Jundizeko enpresa parkean dago eta 50 000 m2 ditu. Egoitza bisitatzean, 100 urte baino gehiago dituen enpresa honek eskaintzen duen material eta diseinuen eskaintza zabalari buruz ideia orokor bat hartu dezakegu. Jesús Montejorekin hitz egiten dugu, enpresa handi honetako hirugarren belaunaldia. Gaur egun, Jorge eta Álvaro bere semeak dira enpresaren buruak, baina berak gogo handiz dio: “asko gustatzen zait lanera etortzea eta hemen edozertarako kontuan hartzen naute”.
Jorge Fernándezen ibilbidea 1893an hasi zen, Gasteizen baldosa hidraulikoak egiten hasi zenean. Eraikuntzaren sektorearen joerekin batera bilakatzen joan da 40 000 erreferentzia inguru merkaturatu arte, orain merkatuan eskuragai dituenak hain zuzen ere. Berrikuntza eta eraldaketa enpresa honen filosofiaren eskutik doaz. “Marka honen aldaketa handia edo hedapen handia 60ko hamarkadan izan zen baina garai zailak ere bizi izan ditugu. Azkeneko krisia adibidez, 2005. urtean. Orduan, gelditu ordez kalitatearen aldeko apustua egitea erabaki genuen, produktu berriak merkaturatuz eta material berrien aldeko apustua eginez”.
“Gure bezeroek etxe bat eraikitzeko edo etxe hori altzariz janzteko behar dutena espazio bakar batean aurkitzea nahi dugu. Harreman pertsonaletaz gain, hauxe da bereizten gaituen balioetako bat”.Zeramika da bere katalogoko “izarra” baina bestelako sail berezituak ere badituzte: pintura, brikolajea, etxeko tresneria eta txorrotak, besteak beste. “Gure bezeroek etxe bat eraikitzeko edo etxe hori altzariz janzteko behar dutena espazio bakar batean aurkitzea nahi dugu, hauxe da bereizten gaituen balioetako bat”, dio Jesús Montejok instalazioak erakusten dizkigun bitartean.
“Profesionala zaintzen dugu, gure bezeroak ondo zaindu behar ditugu gure arteko harremanaren etapa guztietan. Hori da hain zuzen ere gure lehiakide nagusiak diren multinazional handietatik bereizten gaituena”.Zerbitzu osoa eta berezitua emateaz gain, bezero zuzenekin eta hornitzaileekin duten harreman pertsonala funtsezkoa da enpresan. “Profesionala zaintzen dugu, gure bezeroak ondo zaindu behar ditugu gure arteko harremanaren etapa guztietan. Hori da hain zuzen ere gure lehiakide nagusiak diren multinazional handietatik bereizten gaituena” Aurten enpresaren hazkundea % 15ekoa da aurreko ekitaldiarekin alderatuta eta epe motz eta ertainean bere helburua da bezeroari irtenbide onenak eskaintzen jarraitzea. “Erreferentzia eta produktu berriak sartzen jarraitu nahi dugu. Bezeroa gehiago zaindu nahi dugu eta, horretarako, informatika-atal osoa berritzen ari gara. Horri esker materialen erosketa- eta jasotze-prozesuak bizkortu ahalko ditugu eta, noski, azken joerak ezagutzeko lan egin.” Enpresaren fitxa hemen kontsultatu
