Gaurko bisita... Gastecom

23 urteko esperientziari esker Gastecom erreferentea da telekomunikazioen sektorean. Hilabete honetan Jundizeko Enpresarien Elkartetik Fernando Aldaberekin hitz egin dugu, hango zuzendari komertziala.

Gastecom 1996. urtean jaio zen eta komunikazio zerbitzuak ematen hasi zen. “Hasieran kommutadoreak eta LAN sareak instalatzen genituen eta telefonoguneak muntatzen genituen enpresa txiki eta ertainetan. Gero Telefónicaren aholkulariak izan ginen eta dendak ireki genituen Euskadiko hiriburu guztietan. Eta orain dela hamar urtetik hona, telekomunikazioetako ingeniaritza enpresa gara eta operadoreak plataforma propioarekin, azpiegiturak muntatzen ditugu eta hainbat sektoretan konponbide teknologikoak ematen ditugu”, dio Fernandok Enpresa Parkeko Paduleta kaleko bulego berriak erakusten dizkigun bitartean, 63 behea zenbakian.

Bere filosofia “neurrira egindako konponbide teknikoa” ematea da, edo bere zuzendari komertzialaren hitzetan “neurrira egindako jantzia”. “Ez dugu denbora galtzen bezeroak behar ez duen edo bere lehentasuna ez den gauza batean. Gure ustez, neurrira egindako jantzi bat eskaintzea beti da konponbiderik egokiena”, Egun 20 pertsona inguruk osatzen dute lantaldea, gehienak ingeniariak, eta enpresaren egoitzak Gasteizen eta Donostiako Zuatzu Teknologia Parkean daude.

“Ez dugu denbora galtzen bezeroak behar ez duen edo bere lehentasuna ez den gauza batean. Gure ustez, neurrira egindako jantzi bat eskaintzea beti da konponbiderik egokiena”

Gastecomek ETE, enpresa handi, langile autonomo eta erabiltzaileen eskura jartzen ditu bere zerbitzuak. “Gure bezero guztiak dira garrantzitsuak, etxe batean zuntza instalatu dezakegu eta hotel, ospitale, enpresa edo upategietako komunikazioetaz arduratzen gara ere”. Datuak prozesatzeko zentroak dituzte eta zerbitzu eskaintza zabala arlo hauetan edozein behar asetzeko: teknologia, konektagarritasuna, ahots-zerbitzuak, datuak, sareko elektronika, biltegiratzea, IP bideokonferentzia eta telefonogune birtuala, besteak beste. Zerbitzu hauetaz gain, web orrian online denda dute mota guztietako informatika-, elektronika- eta telefonia-gaiekin. Zalantzarik gabe “neurrira egindako” online zerbitzua.

“Gure bezero guztiak dira garrantzitsuak, etxe batean zuntza instalatu dezakegu eta hotel, ospitale, enpresa edo upategietako komunikazioetaz arduratzen gara ere”

Citeliaren bidez –nazio mailako beste 18 ingeniaritza enpresekin batera osatzen duten elkartea– Espainia osoan azpiegitura handiak ezartzeko gai dira. “Citelia sozietate anonimo bat da eta haren bitartez datu-prozesaketarako zentroak partekatzen ditugu. Honi esker herrialdeko beste lekuetan zerbitzuak eman ditzakegu eta, horrela, erreferentziako operadore bihurtu”. Telefonia mugikorraren alorrean, sare propioa duten hiru operadoreen sarea erabiltzen dute, hots, Movistar, Vodafone eta Orange. Beraz, nazio mailan hiru bandako operadore bakarra dira eta, ondorioz, bezeroak erosoen zaion estaldura hautatzen du, neurrira egindako tarifekin.

Epe labur, ertain eta luzera neurrira egindako zerbitzua eskaintzen jarraitu nahi dute, hurbila eta kalitate onekoa. “Badakigu komunikazioak zein norabidetan doazen eta merkatua ere norantz doan. Enpresak nekatuta daude call center batera deitu eta aldi bakoitzean pertsona desberdin batekin hitz egin behar izateaz. Gastecomen gertuko zerbitzua eskaintzen dugu eguneko 24 orduetan, urteko egun guztietan. Bezeroek nire mugikor zenbaki pertsonala dute ere”, azaltzen du Fernando Aldabek.

Privacy Preference Center