Gaurko bisita...F&M Energía

Hilabete honetan F&M Energía enpresa bisitatu dugu, energia-eraginkortasunerako instalazio-proiektuak egiten espezializatutako enpresa. Jundiz enpresa-parkeko Uzbina kalean dago, 24. zenbakian. Miguel Ángel Muiños kudeatzaile nagusiak egin digu harrera. Fisikaria eta ingeniaria da, eta enpresaren funtsa eta bere lanarekiko sentitzen duen pasioa erakusten dizkigu hasieratik. Hilabete honetan F&M Energía enpresa bisitatu dugu, energia-eraginkortasunerako instalazio-proiektuak egiten espezializatutako enpresa. Jundiz enpresa-parkeko Uzbina kalean dago, 24. zenbakian. Miguel Ángel Muiños kudeatzaile nagusiak egin digu harrera. Fisikaria eta ingeniaria da, eta enpresaren funtsa eta bere lanarekiko sentitzen duen pasioa erakusten dizkigu hasieratik.
Instalazioetarako proiektuak diseinatzeaz gain, auditoretza- eta prestakuntza-zerbitzuak eskaintzen dizkiete ingeniari eta enpresei. Enpresaren ezaugarri nagusien artean, bere proiektuen independentzia eta energia-eraginkortasunaren kalitate handia azpimarratu behar dira. “Adibidez, auditoretzen kasuan, egoera zehatza aztertzen dugu, eraikinaren edo espazioaren kontsumoa, eta, informazio horrekin, gure bezeroei erabiltzea gehien komeni zaien teknologia zein den, edo energia gutxiago kontsumitzeko egin behar dituzten hobekuntzak zeintzuk diren aholkatzen diegu. Azterketa erreal bat egiten dugu eta erabat independentea; izan ere, ez dugu inolako produkturik saltzen”, adierazi du Miguel Ángelek.
Enpresak proiektu garrantzitsuak burutu ditu, besteak beste: Gasteizko autobus-geltokia, Europako hego-mendebaldeko geltoki eraginkorrenetako bat; Mendizorrotzako igerilekuen zaharberritzea; eta Arabako hiriburuko kontsumo txikiko hainbat eraikin.
F&M Energía-k sendo eta seguru egiten du aurrera. 2020. urtea ona izan da enpresarentzat, eta 2021a ildo beretik joatea espero dute: “epe laburrera, gure erronka merkatuan mantentzea eta gero eta proiektu gehiago lortzea da. Alde horretatik, BIM metodologian trebatu gara (Building Information Modeling). Eraikuntza-proiektuak kudeatzeko lan-metodologia kolaboratibo bat da; eraikin baten bizitza-ziklo osoa aztertzeko aukera ematen digu, diseinuaren fasetik hasi eta eraiste-faseraino, eta, gaur egun, baldintza bat da lehiaketa askotan parte hartu ahal izateko”.
Miguel Ángel Muiñosen aburuz, eskariaren elektrifikazioa eta ekipoen energia-eraginkortasuna funtsezkoak izango dira etorkizunean: “enpresek energia gaietan aurre egin behar dieten erronka askoren erantzuna da elektrifikazioa. Guk aldaketa hori defendatzen dugu, eta, horregatik, F&M Energía-n, betidanik egin dena eskari elektrikoa duten instalazioetarantz nola aldatu irakasten diegu pixkanaka gure bezeroei”, esan du F&M Energía-ko kudeatzaileak.