Gaurko bisita... Esential

centro de fisioterapia y belleza Esential en Júndiz

Hilabete honetan Esential fisioterapia aurreratuko zentrora hurbildu gara. Zentro hau Jundiz enpresa-parkeko Paduleta kaleko 26. zenbakian dago. Beatriz Ruesga kudeatzaileak artatzen gaitu eta grina handiz hitz egiten digu duela 11 urte sortu zuen proiektu honetaz, berak 25 urte baino ez zituela, “Madrilen Fisioterapiako diplomatura ikasten nengoen garaitik buruan nuen ametsa da Esential. Nire aitaren baldintzarik gabeko laguntzari esker, proiektu honi ekin genion 2009an, krisi ekonomiko betean”.

Ongizatea eta osasun osoaren kontzeptua Esentialek eskaintzen dituen zerbitzu guztietan daude: fisioterapia, osteopatia, bizkar eskola, mindfulness, yoga, Pilates, amatasunari lotutako terapiak, eta edertasun-tratamendu sorta zabal bat. “Osasun ona ez da soilik gorputzean minik ez izatea, baizik eta oso garrantzitsua dela beste alderdi batzuk kontuan hartzea, hala nola egoera fisikoa eta emozionala”, dio Beatrizek Esentialen filosofiari buruz.

Eguneroko bizitzaren erritmo frenetikoak, leku batetik bestera korrika joateak, gure osasun fisikoan eta emozionalean du eragina. Esential burua lasaitzeko, arazoak ahazteko eta barrutik zein kanpotik nork bere burua mimatzeko gunea da Gasteizen,“Jundizen gure beharra duen pazientetik hurbil gaude, bere lanpostutik hurbil eta doako aparkalekuak eskaintzen duen erosotasunarekin”.

Online eskolak Covid-19aren garaian

Covid-19ak eragin duen pandemiaren ondorioz, enpresa askok irudimena erabili behar izan dute haien jarduerarekin jarraitu ahal izateko. Esential horietako bat izan da, “Ireki genuenetik inoiz ez dugu bi aste jarraian baino gehiago itxi, eta bat-batean bi hilabetez itxi behar izateak mugitzera behartu gaitu”. Sare sozialak, eta batez ere Instagram, oso lagungarriak izan dira zuzenekoen bidez eguneroko klaseekin aurrera jarraitzeko, “Instagram-ek gure paziente eta ikasleekin harremanetan jarraitzea ahalbidetu digu, eta oraindik ezagutzen ez gintuen jendearengana hurbildu gaitu. Leiho ireki honek gure esentialeroen, hau da, gure jarraitzaileen babesa sentitzeko aukera eman digu. Sekulako opari bat”.

Normaltasun berri honetan ziurgabetasuna eguneroko ogia da eta Esentialen ideia berriak lantzen eta beren burua egokitzen jarraitzen dute, “Sei emakume borrokalarik osatzen dugu lantaldea eta edozertarako prest jarraituko dugu. Epe laburrean, online egiten dugun lanarekin jarraitu nahi dugu asko eskertu behar diogulako, eta epe luzean Gasteizen fisioterapiaren eta ongizatearen alorrean erreferentziazko zentro bihurtzeko lan egingo dugu”.

Sartu Esentialen fitxara.

Privacy Preference Center