Gaurko bisita... EGA Master

Egamaster
Jundizeko Enpresa Parketik egiten ari garen ibilbide honetan hurrengo bisita EGA Master enpresari egingo diogu. Firma hau segurtasunaren eta eraginkortasunaren alorretan soluzio osoen fabrikatzailea da puntako espezializazioa eta teknologia erabiltzen duten tresna, ekipo eta esku-erreminten bitartez.
Exxon Mobil, Shell, Airbus, Coca Cola, Audi, Volkswagen, Nissan-Renault, Mercedes-Benz, Siemens, Philips eta Nazioa Batuak edo NATO bezalako erakundeak gure bezero nagusienetariko batzuk dira
EGA Master-ek hainbat industria-soluzio eskaintzen ditu, hala nola, mekanikarako erremintak, erreminta pneumatiko eta hidraulikoak, antimagnetikoak, erreminten kontrolerako sistemak eta leherketen aurkako ekipo eta tresnak, besteak beste. Industria eta bezero zorrotzenekin erabiltzen diren soluzioak «Exxon Mobil, Shell, Airbus, Coca Cola, Audi, Volkswagen, Nissan-Renault, Mercedes-Benz, Siemens, Philips eta Nazioa Batuak edo NATO bezalako erakundeak gure bezero nagusienetariko batzuk dira» dio Eduardo Urizar Kudeaketa Kalitatearen Arduradunak.
Egun, gure ekoizpenaren % 90 inguru 150 herrialdetara esportatzen dugu bost kontinenteetan zehar. % 50a Europatik kanpo doa eta %40a goraka doazen merkatuetara, hauek baitira datozen hamarkadei begira aukera onenak eskaintzen dituztenak
  Puntako teknologiaren aldeko apustu argi honi esker herrialde gehiagotara esportatzen duen Espainiako industria-enpresa izatea lortu du. «Egun, gure ekoizpenaren % 90 inguru 150 herrialdetara esportatzen dugu bost kontinenteetan zehar. % 50a Europatik kanpo doa eta %40a goraka doazen merkatuetara, hauek baitira datozen hamarkadei begira aukera onenak eskaintzen dituztenak».
«I+G+b arloan egin dugun % 7ko inbertsioari esker 200 patente inguru garatu ditugu, horien artean Giltza Arabarra, historian sari gehien jaso dituen erreminta»
Proiektu hau lantalde bikain batek egiten du posible. «Talde gaztea dugu, batezbesteko adina 30 urtekoa da; anitza, langileen % 55a emakumezkoak baitira; kultura anitzekoa eta eleaniztuna; baina, batez ere, ondo prestatuta dago eta proiektuarekin konpromisoa hartu du». Pertsonetaz gain, EGA Master-ek beti hartu izan du berrikuntzarekin konpromiso sendoa eta hau elementu bereizgarria da. «Orainak iraungitze-data duenaren uste osoa dugu, bikaina bada ere. I+G+b arloan egin dugun % 7ko inbertsioari esker 200 patente inguru garatu ditugu, horien artean Giltza Arabarra, historian sari gehien jaso dituen erreminta»– adierazten du Kudeaketa Kalitatearen Arduradunak. Ondo egindako lanaren seinale dira enpresak bere historiaren 25 urte hauetan zehar jaso dituen aintzatespen ugariak. Sari hauek «nazio-esparrutik harago doaz eta gizarteak EGA Master-ekin duen poztasunaren adierazgarritzat dauzkagu».Nazioartekotzeari, berrikuntzari, enpresaren gizarte-erantzukizunari, genero berdintasunari, ingurumenaren babesari, eta abar luze bati emandako sariak. «Azken urte honetan, 2018an, berrikuntzari emandako International Quality Innovation Award (QIA) saria jaso dugu, Confebask Saria, ingurumen-jardunbide egokientzako Itun Berdea Saria eta Urteko Enpresa Saria» dio Eduardo Urizarrek harro.

Privacy Preference Center