Gaurko bisita... Desguaces García y Arrausi
Hilabete honetan Jundizeko Enpresen Elkartetik Desguaces García y Arrausi enpresara joan gara, enpresa parkeko Araneta kaleko 5. zenbakian kokatua, eta bertako kudeatzaile den Miguel García Arrausirekin hitz egin dugu.
Familiako enpresa honek autoentzako ordezko piezak saltzen ditu eta 15 urte baino gehiagoko esperientzia du sektorean. Bezeroei erosotasuna eskaintzea da beren lehentasuna; izan ere, ibilgailuaren baja izapidetzeaz eta ibilgailua garabiarekin doan jasotzeaz arduratzen dira.
Zerbitzu sorta zabala eskaintzen du Araba osoan: “eskura ditugun zerbitzuen artean nabarmentzekoa da piezak desmuntatzen ditugula, tailer eta karrozerietara banatzen dugula eta Espainia osora bidaltzen dugula”, dio Miguelek..
COVID-19ak eragindako pandemiak industrialdeko enpresa askoren egunerokotasuna erabat eta ustekabean eraldatu du. Desguaces García y Arrausik osasun- eta segurtasun-neurriak hartu ditu langile zein bezeroentzat: “egoera honek ezustean hartu gaitu eta guztiongan izan du eragina modu batean edo bestean, baina elkarri lagundu behar diogu aurrera ateratzeko. Guk geure instalazioak egokitu ditugu gure langile zein bezeroei segurtasun handiena eskaini ahal izateko. Normaltasunez ari gara lanean dagoeneko, banaketak egiten eta ibilgailuak jasotzen ari gara berriz ere”.
2020. urterako hainbat erronka dituzte, eta horien artean merkataritza elektronikoaren aldeko apustua dago, salmenta fisikoak erakusleiho birtual batekin osatu ahal izateko: “online salmentarako plataforma bat ezartzeko bidean gaude. Alarma-egoerarekin gelditu behar izan genuen baina laster ekingo diogu berriz ere”, azaltzen du Miguelek bere tailerrean.