Zuntz optikoa Jundizeko Enpresa Parkeko 21. sektorean

20-06-2019

Hilabete honetatik aurrera, Jundizeko Enpresa Parkeko 21. sektorean dauden enpresek zuntz optikoa kontratatu ahalko dute haien telefono konpainiarekin. Izan ere, kable-sare mota hau parkeko eremu honetan instalatu dute jadanik. Zuntz optikoa aurrerapauso handia izan da teknologia berrien eta Interneten alorrean. Enpresa eta industrietan onura handiak eskaintzen ditu, hala nola abiadura (izan ere, argia igortzen du elektrizitatearen ordez), datuak igortzeko gaitasuna eta segurtasuna, instalatzeko erraza izateaz gain.

Privacy Preference Center