Zorionak, A&B Laborategiak!

18-03-2021

Hilabete honetan, Jundiz enpresa-parkeko enpresa garrantzitsuenetako batek urteurrena ospatu du, A&B Laborategiak, hain zuzen ere. Enpresa horrek 20 urte baino gehiago daramatza gizarteari soluzio berritzaileak ematen, ingurumen-inpaktu oso baxuko produktu kimiko eta bioteknologikoekin.

Enpresak 2001eko martxoaren 14an ekin zion bideari, Jose Luis Gutierrez sortzailea buru zuela. Orain, baina, Patricia alabak gidatzen du gure lurraldean nahiz atzerrian erreferentea den industria hori. Gizarte-erantzukizunaren, ekodiseinuaren, bioteknologiaren eta ekoetiketen lorpenaren aldeko apustu irmoa egin izanak, gainera, haien produktuak hainbat sektoretan bereiztea eragin du. Zorionak, eta urte askotarako! Ea beste 20 diren!

Ikusi produktuen katalogo zabala.

A&B Laborategien irudia.

Privacy Preference Center