VII. Itun Berdea Sariak ingurumen-arloko jarduera onei

23-09-2021
Gasteizko Udalak antolatzen dituen Itun Berdea Sarien bidez, aitortza egiten zaie beren jarduerak ingurumenean eragiten duen kaltea murrizteko eta ingurunearekiko harremana hobetzeko proiektuak abiatzen dituzten enpresei.
- Nork har dezake parte??
Itun Berdea Komunitatera atxikitako enpresek har dezakete parte; beti ere, 2020-2021 aldian beren prozesuen, produktuen edota zerbitzuen ingurumen-inpaktua modu aktiboan murrizteko neurriren bat hartu badute. Itun Berdea Komunitatera atxikitzeko prozesua indarrean dago, eta hautagaitzak aurkezteko ezarrita dagoen azken egunera bitartean atxikitzen diren enpresek eman ahalko dute izena sariketarako.
- Sarien kategoriak eta zenbatekoak:
- Mikroenpresa (gehienez 9 lagun langile-taldean) 2.000€.
- Enpresa txikia (10 eta 49 lagun artean langile-taldean) 2.000 €.
- Enpresa ertain eta handia (50 lagun edo gehiago langile-taldean) 2.000 €.
- Hautagaitzak aurkezteko azken eguna:
2021eko urriaren 1a.
Aurkez ezazu zure hautagaitza! Informazio gehiago hemen