Vialki-k 20 urte betetzen ditu

02-05-2022
Vialki urtebetetzea ospatzen ari da! 20 urte betetzen ditu! Dagoeneko bi hamarkada igaro dira itxaropen eta ametsez beteriko proiektu hau hasi zutenetik. Aurten kandelak inoiz baino indar handiagorekin puzten dituzte, guztiontzako zaila izan den garaiaren ostean. Ospakizun hau bezero, hornitzaile, lagun eta familiei eskaintzen diete, haien laguntzarik gabe ez zirelako gaur egun dauden lekuan egon.
Bestalde, langile guztien garrantzia eta protagonismoa ere nabarmentzen dute, haien esfortzua, gogoa eta lan ona, izan ere, Arabako makineria-sektorean erreferente den enpresa bilakatzeko beharrezko edabea.Ospatzeko, kandelak elkarrekin itzaltzera gonbidatzen gaituzte, nolabait bere hedapenaren parte izan garelako. Hori dela eta, maiatzaren 26an espero zaituzte Vialki-n. Ekitaldia mintzatzeko, elkarri gehiago hurbiltzeko eta ospakizuna egiteko biltzeko asmoarekin antolatu dute.
Ekitaldia goizeko 9:00etan hasiko da gosari batekin eta hornitzaileen makineria- erakusketarekin: Karcher, Wacker Neuson, Hilti eta Riversa (Toro, Ego, Greenmech eta Avant). Gainera, pintxo gozoez gozatuko dugu. Arratsaldeko 17:00etan bizikleta- erakustaldia eskainiko digute Javi Alonso Europako Biketrial txapeldunak eta Irene Caminos Espainiako txapeldunak eta munduko brontzeak. Azkenik, Demonio de niño taldearen kontzertuaz gozatuko dugu, eta enpresaren emakumezkoen boleibol taldea ere egongo da. Vialki Jatorkide-k 2022ko Euskadi Kopako irabazlea izan da.
Anima zaitez! Vialki-k gu guztiokin ospatu nahi ditu bere 20 urteak.