Uda oso bide onetik joan zaio alegria activityri

26-09-2022
alegria-activity marketin esperientzialeko enpresak hainbat hiri zeharkatu ditu udan, autobusez. Nafarroan, adibidez, bibliobus batean ibili zen, 2.500 dokumentuko bilduma izugarria soinean (aldizkariak, liburuak eta filmak), eta, Provenceko Aix udalerri frantsesean, telebistako plato bat eraman zuen gainean (bertan, elkarrizketa egin zieten Elisabeth Borne lehen ministro frantsesari eta Bruno Le Marie ekonomiako ministroari).
Proiektu horiez gainera, alegria activityk askoz ere ibilgailu gehiago egokitu ditu uda honetan; adibidez, Gabonetako loteria erosteko publizitatearekin edo futbolaren eremuko marketin birtualeko esperientzia batekin.Baina, zalantzarik gabe, garrantzitsuenetako bat Espainiako Irrati Telebistaren eskutik, La Vuelta a España-rako telebista-seta izan da. Lehiaketa Utrechten hasi eta Madrilen amaitu zen, eta, beraz, bi hiri bitartean telebista-setarekin instalatu ziren, ibilbideak aurrera egin ahala.
Esperientzia sinestezinak, alegria-activity gero eta indar handiagoa hartzea eragin dutenak autobusetako marketin esperientzialaren proiektuekin. Proiektu horrek gero eta pertsona gehiagori laguntzen die, eta enpresa gero eta handiago jarraitzen du.
Zalantzarik gabe, proiektu berriz jositako uda izan da!



Argazkia: alegria-activity