Udaparen arrakasta Fruit Attraction 2019 azokan

18-11-2019
“Oso positiboa”, horrela deskribatu dute Udapatik Fruit Attraction 2019 azokan egon izana, Fruten eta Barazkien Sektorearen Nazioarteko Azoka eta herrialdeko garrantzitsuena..
Jundizeko Enpresa Parkean kokatuta dagoen Arabako kooperatibak hainbat nobedade eraman zituen hitzordu honetara. Garrantzitsuena “Udapa fácil” aurkeztea izan zen. Marka honen barruan “convenience” deituriko produktuak biltzen dira. Janari hau prestatuta eta ontziratuta erosten da, elaborazio txikienarekin kontsumitzeko prest, eta zaporeari eta kalitateari uko egin gabe. Kategoria honetan nabarmendutako produktuen artean mikrouhin labeetarako patatak, saltsak dituzten patatak eta V. gamako patatak daude.
Udapa fácil markako produktuen moldaerraztasuna erakusteko, Maite Rojas chefak show cooking bat egin zuen Factoría Chef deiturikoan. Espazio honetan patata oinarrian duten 4 errezeta prestatu zituen, eta agerian geratu zen V. gamako produktuak erraztasuna eta azkartasuna ematen dituela sukaldean. Hitzordua Princesa Amandine® patata marka berria aurkezteko erabili zen ere. Barietate hau biguna, arina eta zaporetsua da, eta Frantziako merkatuan onarpen handia du.

Fruit Attraction urriaren 22tik 24ra ospatu zen IFEMAn, Madrilen. Ekitaldi hau topagune garrantzitsua da frutaren eta barazkiaren sektorean aritzen diren profesionalentzat. Aurten 95.000 bisitari eta profesional eta 1800 enpresa bildu zituen./p>
“Gaurko bisita... Udapa” albistean sartu