Udapak Berdintasun Plana prestatu du

17-02-2021
Udapak Berdintasunerako Plan Estrategikoa jarri du abian, kooperatibaren parte diren gizon eta emakumeen artean tratu- eta aukera-berdintasuna lortzeko helburu nagusiarekin. Plan hori egiteko Emun aholkularitzaren laguntza izan du, eta datozen 4 urteetan hainbat alorretan burutzeko 40 ekintza aurreikusi dituzte dokumentuan.
Prozesu horretan Berdintasun Batzordea sortu da jada, eta bertan hainbat sailetako arduradunek hartzen dute parte. Definitutako 40 ekintzetatik, 2021ean 20 gauzatzeko asmoa du enpresak, hala nola: Berdintasun Planaren helburuak Plan Estrategikoan txertatzea, berdintasunaren arloan prestakuntza-plan bat diseinatzea, eta sexu-jazarpenaren eta sexuan oinarritutako jazarpenaren kontrako protokolo bat sortzea.