Udapak amaiera eman dio patata-bilketaren kanpaina bikain bati

Recogida de patatas

26-11-2021

Patata-bilketaren kanpaina honetan, Udapa kooperatiba arabarrak azken hiru urteetako batezbestekoa baino % 26 gehiago lortu du. Hainbat faktorek ekarri dute igoera hori: tuberkulu gehiago egon dira landareko, eguraldi ona egin du bai ereingaraian, bai uzta-bilketan, eta gaixotasunen intzidentzia baxua izan da.

Hala, Arabako patata merkaturatzeko kanpaina martxora edo apirilera arte luzatuko da, eta Euskadiko supermerkatuetan eta Nafarroako, Kantabriako, Errioxako, Gaztela-Leongo, Madrileko, Valentziako edo Andaluziako salmenta-gune jakin batzuetan egongo da salgai. Bada, horrek berresten duenez, gero eta kontsumitzaile gehiagok jotzen dute sukalderako kalitate handiko produktutzat.

Privacy Preference Center