Udapak 8 milioi kilo Eusko Label eta Euskal Baserri patata saldu ditu

28-04-2021
Joan den apirilaren 16an, Udapak amaitutzat jo zuen Eusko Label eta Euskal Baserri zigilua duen Arabako patata merkaturatzeko kanpaina, ia 8 milioi kilo salduta. Jesus Morenok, kooperatiba arabarreko zuzendari komertzialak, zera dio: kontsumitzaileek kalitate oneko produktutzat hartzen dute Arabako patata, zeina gero eta jende gehiago irabazten ari baita.
Kanpaina bukatuta, nekazariak hurrengo uztarako laborantza-finkak prestatzen hasi dira; bertan, 375 hektarea landuko dira, % 15 gehiago.