Udapak 30 urte bete ditu
23-03-2023
Aurten, Arabako kooperatibak hiru hamarkada egingo ditu patataren ekoizpenean, maneiuan eta komertzializazioan erreferente, Arabako patata izaki produktu nagusia.
1993an, Udapa-Arabako Patataren Elkarteen Batasuna sortu zen, patatak ekoitzi eta fresko merkaturatzeko prozesuak hobetu, berritu eta profesionalizatzeko asmoz. Urte batzuetara, 1995ean, kooperatiba bihurtu zen. Eusko Label eta Euskal Baserri zigiluen bidez, produktuen kalitatea eta jatorria bermatzen baitituzte, Udapak produktu osasungarri, homogeneo eta kalitatekoa eskaintzen die kontsumitzaileei.
2008an, Ziurtatutako Patata Hazia Ugaltzeko Erakunde Ofizial izendatu zuten. Beste mugarri garrantzitsu bat iritsi zen 2020an, Udapa fácil sortu baitzen, convenience produktuak (produktu zaporetsu, azkar eta erabilerrazak) biltzen dituen marka.
Proiektuan ekoizleak daudenez, zuzeneko harremana eduki dezakegu jatorrizko produktuarekin, kalitate-, espezializazio- eta dibertsifikazio-estandar altuak lortzeko.
Zabaldu albistea hemen.