Udapa Fruit Attraction 2021 azokan

Udapa presente en Fruit Attraction 2021

13-10-2021

Edizio birtualaren ondoren, Fruit Attraction Madrilgo IFEMA azoka-eremura bueltatu zen. Sektoreko enpresa arabar bakarrak erakutsi zituen bere produktuak azokan, Udapa kooperatibak, hain zuzen. Horretarako, segurtasun-neurri guztiak bete zituen.

Elikagaien sektoreko hitzordu garrantzitsu honetan, lehen eskutik informazioa jaso eta produktuak ikusteko aukera izateaz gain, dastaketak eta erakustaldiak egin ziren. Udapa kooperatibak aukera aprobetxatu zuen bi patata berri aurkezteko: Edurne eta Beltza. “Edurne” patata-barietatea etxeko kontsumorako perfektua da, frijitzeko eta egosteko aproposa, eta “Beltza” izeneko patatak, berriz, kolore purpura bizikoak, ezaugarri antioxidatzaileak ditu.

Privacy Preference Center