Udapa: hasi da Arabako patataren kanpaina

UDAPA-nueva campaña

22-09-2020

Udapa kooperatibak patataren kanpaina hasi du Araban. Kanpaina hau historiako goiztiarrena da, abuztuaren erdialdean hasi baitziren nekazariak patata biltzen. Lan egiteko hilabete asko daude oraindik, 2021eko martxoan edo apirilean amaituko baita.

Uzta gehiena jaso dute dagoeneko eta, Udaparen arabera, kalitatea ona da eta kalibrea askotarikoa. Arabako kooperatibak 12 miloi kilo patata jasoko dituela kalkulatzen du eta horietatik 7 milioik Eusko Label eta Eusko Baserri zigiluak izango dituzte. Zigilu hauek produktuak jatorri arabarra duela eta ingurumena errespetatuz landatu dela bermatzen dute.

Kooperatibak berritasun bat du aurten: agria barietateko patatak 2,5 kg poltsetan merkaturatzea, ontzi jasangarriago batekin. Produktu berri honek “Frijitzeko bereziak” diren patatei egiten die erreferentzia.

Udapari buruz informazio gehiago nahi baduzu, egin KLIK HEMEN

Privacy Preference Center