Udapa Fruit Attraction azokara joan da

25-10-2022

Udapa kooperatiba nekazaritzako ekoizleek, enpresa-kudeatzaileek eta langileek osatzen dute, eta kalitate handiko patatak merkaturatzen ditu; bada, hilabete honetan, Fruit Attraction - Fruten eta Barazkien Nazioarteko Azokara bertaratu da.  Bertan, V. gamako erreferentzia berria eman du ezagutzera.

Sektoreko aditu ugari agertu dira azokara, eta Frantziatik, Portugaletik, Israeletik edo Egiptotik etorritako patataren arloko zenbait profesionali egin diete harrera. Ekitaldiak, halaber, bilera sektorialak egiteko eta Princesa Amandine markaren V. gamako pataten erreferentzia berriaren aurkezpen ofiziala egiteko balio izan die.

Zorionak, Udapa!

Privacy Preference Center