Udapa eta A&B Laboratorios de Biotecnología enpresek Bravo Álavaren aitortza jaso dute

18-05-2022
Maiatzaren 6an, Jundizko industrialdeko bi enpresa saritu zituzten ‘Bravo Álava’ sariketetan: Udapa eta A&B Laboratorios.
Biek ala biek jaso zuten COVID-19aren krisialdian Gasteizen ondoen jokatu zuten 50 enpresetako biren aitortza. Dato Económico aldizkariak banatu zituen sariak, eta balioa eman zion bi industria arabarrek egindako lanari, hain garai zailean berritzen eta zailtasunetara egokitzen jakin zutelako.