Jundizko Enpresarien Elkarteko hiru kidek Hazinnova ziurtagiria jaso dute.

Certificado Hazinnova acreditado a 53 pymes

17-10-2021

Urriaren 14an, Arabako Merkataritza, Industria eta Zerbitzu Ganbarak ETE berritzaileei ziurtagiria emateko ekitaldia antolatu zuen, Sprik eta Innobasquek kudeatutako Hazinnova programaren markoan. Arabako 53 ETE berritzailek jaso zuten ziurtagiria. Horren bidez, haien produktu edo negozioetan berrikuntza-proiekturen bat gauzatu dutela egiaztatu da.

Ziurtagiria jaso duten enpresa txiki eta ertainen artean Jundizko Enpresarien Elkarteko hiru kide daude: Udapa Sozietate Kooperatiboa, Industrias Dimo eta Internacional de Productos Metálicos. Hazinnova programaren barruan, enpresa txiki eta ertainek 50 orduko aholkularitza-zerbitzua jaso dezakete, doan, beren jarduera-eremuan inpaktu handiko mikroproiektuekin berritzen hasteko.

Bigarren edizioan parte hartu nahi duten enpresek abenduaren 2ra arte eman dezakete izena, estekadura honen bitartez.

Irekia argazkia

Privacy Preference Center