SmartEkin jaio da, enpresen izapideak azkartzeko bulegoa

Smartekin

15-04-2019

Arabako Foru Aldundiak, Gasteizko Udalak, Eusko Jaurlaritzak eta Arabako Enpresarien Elkarteak (SEA) SmartEkin zerbitzua abian jarri dute, Gasteizera etorri nahi duten enpresek edo kokaturik egon arren negozioa garatu nahi dutenek baimenak lortzeko izapide gutxiago egin behar ditzaten. Programa berri honen abiapuntua www.smartekin.eus ataria da. Enpresek, bertan, zerbitzu honek haien eskura jartzen dituen baliabideak aurki ditzakete eta laguntza-prozesu honetan izena eman neurrira egindako modu azkarrean. Aurrerago, Araba Garapen Agentziak bulego bat jarriko du martxan talde tekniko espezializatuekin lankidetzan. Ekimen honen bidez industria-sarearen lehiakortasuna handitu nahi da, horretarako prozesuak azkartuz eta baimen-proiektuak aurkezten dituzten enpresek baldintza tekniko eta legal egokiekin egiten dutela bermatuz. Informazio gehiago hemen

Privacy Preference Center