Radio Vitoriak Manu Allende Jundizko Enpresa Elkarteko presidentea elkarrizketatu du

23-06-2022

Ekainaren 20an, Radio Vitoriak Manu Allende Jundizko Enpresa Elkarteko presidentea elkarrizketatu zuen. Elkarrizketan, presidentea elkartearen jatorriaz mintzatu zen, baita 10 urte hauetan egindako lorpenez (hala nola, zuntz optikoa, seinaletika eta zaborrak biltzeko zerbitzua ezarri izanaz), enpresa-parkean finkatuko diren logistika-enpresa berriez eta enpresa bazkideen premiez ere.

Proposamenen artean, Manu Allendek Areeta kaleko biribilgunea konpondu izana edo Zabalgana auzotik Zuhatzura iristeko bizikleta-bidea eraiki izana nabarmendu zuen. Izan ere, industrialdera 15.000 lagun inguru joaten dira egunero: “Bizikleta elektrikoz mugitzeko esperientzia berrartu nahi dugu, bazkideek bere egunean harrera ona egin ziolako. Halaber, autoa partekatzeko aukeraren alde egin nahi dugu  "

Entzun elkarrizketa osoa hemen.

Argazkia: Radio Vitoria.

Privacy Preference Center