Osasun Ministerioak egoiliarrak trebatzeko akreditatu du Quirónprevención

quironprevencion

29-05-2023

Quirónprevenciónek Osasun Ministerioaren akreditazioa jaso du, Laneko Medikuntzako eta Erizaintzako egoiliar espezialistak trebatzeko. Horrela, Quirónprevenciónek irakaskuntza-unitateak ezarri ahalko ditu; hasiera batean, hiru tokitan (Madrilgo Erkidegoan bi plaza, Galizian bi eta Aragoin bat). Bada, Medikuntzako bost plaza edukiko ditu, eta Erizaintzako beste bost, nahiz eta proiektuaren asmoa izan 12 autonomia-erkidegotara hedatzea eta, guztira, 40 plaza edukitzea. Egoiliarrak Quirónprevenciónen zentroetan eta Qurirónsalud taldearen ospitaleetan prestatuko dira. Egitasmo berri horren helburua da Laneko Medikuntzan eta Erizaintzan dagoen espezialisten defizita jorratzea, ezinbesteko espezialitatea baita hori laneko osasuna eta norbanakoen ongizatea babesteko.

Leopoldo Álvarez Quirónprevencióneko Erakundearteko Harremanen zuzendariak honako hau adierazi du:

    “Laneko Medikuntzak eta Erizaintzak 20 milioi eta erdi pertsonaren osasuna zaintzen dute. Horretarako, baina, langile espezializatuak behar ditugu. Irakaskuntza-unitateen proiektuaren bidez, espezialitate horiek erakargarri bihurtzeko bultzadatxoan lagundu nahi dugu, jende gehiagok eska ditzan”.

Albiste osoa hemen.

Privacy Preference Center