Ongi etorri, Nueva Terrain!

21-12-2020
Hilabete honetan, Jundizeko Enpresen Elkarteak ongietorria eman dio Nueva Terrain enpresari, iturgintzarako eta berokuntzarako polibutilenozko hodi eta osagarrien fabrikatzaileari. Poligonoan instalatu zen lehenengotariko industrietako bat da.
Nueva Terrain enpresak hirurogeiko hamarkadan abiatu zuen jarduera, eta, gaur egun, hiru ekoizpen-zentro dauzka: Gasteiz, Tordesillas eta Andujar. Jundizen, makineria automatizatuaren parke zabala dauka, eta, bertan, polibutilenozko produktu-sorta osoa fabrikatzen dute: hala hodiak, nola osagarriak.