NACEXek 5 urte bete ditu ASDENTekin lankidetzan

29-05-2023
2018an abiatu zuten lankidetza, eta, ordutik, NACEXek bere gain hartu du Espainia osoan plastikozko tapoiak biltzea ahalbidetzeko konpromisoa. Frankizien, bezeroen eta enplegatuen parte-hartze aktiboarekin, konpainiak erakutsi du konpromiso irmoa daukala munduan 400 bat laguni eragiten dien gaixotasun bati buruzko ikerketa medikoarekin.
Lankidetzak egin dituen bost urte hauetan, NACEXek plastikozko 100.000 kg tapoi garraiatu ditu L'Hospitalet de Llobregaten daukan plataformaraino. Han, birziklapen-enpresa batek erosten ditu, eta, horrela, Denten gaixotasuna ikertzen laguntzeko funtsak sortzen dira. Ikerketa Vall d'Hebron Ikerketa Institutuan (VHIR) eta Tenerifeko Kandelaria Andre Mariaren Ospitalean ari dira egiten.
“Tapoi bat ematea, elkartasun-keinua” egitasmo solidarioak sekulako arrakasta eduki du, NACEXek Espainia osoan dauzkan 280tik gora frankizien laguntzari esker, tapoiak biltzeko gune bihurtu baitira. Horrela, konpainiako bezeroek eta herritarrek modu aktibo eta esanguratsuan lagundu diezaiokete proiektuari.
Enpresa Sozialen VII. sariketan, honako bi sari hauek jaso zituen lankidetza horrek: “Gizarte-erantzukizun korporatiboko proiekturik onena, premiazko mezularitzaren sektorean” eta “Ikerketa medikoari laguntzeko proiektu arduratsurik onena, premiazko mezularitzaren sektorean”.
Irakurri albiste osoa hemen.