Panattoni enpresak 500 lanpostu berri sortuko ditu Jundizen

25-01-2022

Panattonik Jundizko industrialdea aukeratu du banaketa logistikoko zentro berri bat eraikitzeko. Zentro berriak bi eraikin izango ditu, eta bi fasetan eraikiko dira, 57.000 metro karratuko partzela batean, Paduleta eta Mendigorritxu kaleen artean; bada, zuzeneko 500 enplegu berri inguru sortuko dira.   Proiektuak bi helburu nagusi dauzka: batetik, logistikako zentro bat izatea, tokiko nahiz nazioarteko enpresek salgaiak kontinente osora zabaldu ditzaten, eta, bestetik, linean eskatzen diren eta Arabako ehunka etxetara egunero-egunero iristen diren produktuak banatzea.  Nabearen diseinua hiria inguratzen duen ingurumenarekin sentsibilizatuta egongo da, baita enpresaren Green & Lean ereduarekin ere. Izan ere, hiriko ingurumenean ahalik eta inpaktu txikiena eragitea da Panattoniren helburua, eta, horri begira, ur- eta energia-kontsumoa murrizteaz gain, materialak ikuskatuko ditu, ahal den neurrian birziklatuak eta birziklagarriak izan daitezen.  Gainera, nabeak une oro modulatu eta egokitu ahalko zaizkie bezeroen premiei.   Informazioa gehiago hemen Irudia: El Correo

Privacy Preference Center