Kroketak.eus enpresak salmenta-gunea ireki du Azoka plazan

22-11-2021
Azarotik aurrera, Gasteizko Azoka plazak proposamen gastronomiko berri bat eskainiko du: Kroketak.eus. Proiektuak Jundizko enpresa-parkean dauka egoitza nagusia, eta Juan Gil Ruizek eta Patxi Ruiz de Samaniegok gidatzen dute; lehenengoa Gasteizko Zabala jatetxeko sukaldeko burua da, eta bigarrena marketinean eta publizitatean aditua.
Kroketak.eus proiektuak omenaldia egin nahi die hala kroketei, nola euskal gastronomiari, zeinak 0 km-ko produktuak eta gure lurraldeari loturiko zaporeak dituen nortasun-zeinu. Salmenta-gunea hiriburu arabarreko Azoka plazako 22. postuan dago kokatuta, eta nahitaezko bisita da jaki hori maite duten guztientzat.
Artikulua: Gaur, Kroketak.eus bisitatu dugu