Jundizko berrikuntzaren kasu praktikoak

26-01-2023
Berrikuntza gauzak hobetzeko zer egin dezakegun pentsatzean datza. Aurrera egiteko bide ezezagunak esploratzea. Premisa horri jarraikiz, Innobasque-k, Berrikuntzaren Euskal Agentziak, Jundizko Enpresen Elkartearekin eta Gasteizko Udalarekin batera, berrikuntza-jardunaldia antolatu zuen berrikuntza kasu praktikoekin. Hona hemen enpresa-parkeko enpresen adibide batzuk.
・Kudeaketa aurreratua. Automach Ingeniería. Martín Ferreyra, salmenta-zuzendaria.
・Produktu berria: Ekosolbatzaileak. A&B Laboratorios. Kepa Izaguirre, kalitate eta I+G+b zuzendaria.
・Tokiko bezeroen segmentazioa eta tratamendua. Duvenbeck Unternehmensgruppe Logística. Gorka Salas, Key Account Manager.
Innobasque Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko eragilea da, 2007an Eusko Jaurlaritzaren ekimenaren ondorioz sortuta Eusko Jaurlaritzari berrikuntza-politika berriak diseinatu, ezarri eta sustatzen laguntzeko.