Jundizeko nekazaritza-finka zaharrak Eraztun Berdeko korridore bihurtuko dira

12-03-2020

Jundiz industrialdean kokatuta dauden nekazaritza-finka zahar batzuk, A-1 errepidetik hurbil daudenak, Eraztun Berdeko beste parke bat izango dira. Jarduketa Mendebaldea proiektuan sartuta dago, eta 2020ko udan ekingo dio hirugarren faseari, «Ariñez eremuko ingurumena birsortzea» izenekoari. 450.000 eurotik gorako aurrekontua dauka, eta Gasteizeko Ingurugiro Gaietarako Ikastegiak (IGI/CEA) gidatzen du.

Lursailok, gaur egun, udalaren jabetzakoak dira, baina, bere garaian, obren hondakinak eta etxetresna elektrikoak pilatzen zituzten legez kanpoko zabortegiak ziren. Bada, gure hiriko ikurretako bat den Eraztun Berdeari gaineratuko zaion korridore bihurtuko dira orain. Korridorean, parke berri bat eta ingurumen-babesarekin zerikusia daukaten zerbitzu garrantzitsuak egongo dira.

Fuente El Correo de Álava.

Informazio gehiago hemen El Correo de Álava

Privacy Preference Center