Jundizeko jatetxe-jabeek eramateko janaria eskaintzen dute

10-11-2020

Covid-19 pandemiak eraginda Eusko Jaurlaritzak ostalaritza ixtea dekretatu ostean, Jundiz industria parkeko elikadura establezimendu batzuek berrasmatu egin dute eskaintza eta enpresara eraman eta lokalean jasotzeko jakien zerbitzua eskaintzea erabaki dute, betiere, osasun protokoloak aintzatetsiz.

Aldaia jatetxe eta kafetegia

Aldaia jatetxe eta kafetegia Paduleta Kaleko 57. zenbakian dago kokatuta (Jundiz Zerbitzugunea) eta gosariak, pintxoak, ogitartekoak, tortillak eta eguneroko menuak eskaintzen ditu.

  • Ordutegia: Astelehenetik ostiralera, 07:30-21:00 bitartean.
  • Banaketa ordutegia: Astelehenetik ostiralera, 08:30-19:30 bitartean.
  • Eskaerak egiteko bideak: 945 354 074 /699 206 436 (WhatsApp)/ info@restaurantealdaia.com. *Enpresetan eskaintzeko gutxieneko eskaera: 13€.
  • Ordaintzeko moduei dagokienez, kreditu-kontua duten bezeroentzat albaranen sistemarekin jarraitzen dute, eskudirutan ordain daiteke, kreditu-txartelarekin era bai, eta bizum plataforma bidezko ordainketa modura ere gaitu dute. Informazio gehiago bertako webgunean.

Lermanda jatetxea

Lermanda jatetxeak ere take away (hartu eta eraman) zerbitzua eskaintzen du industrialdeko enpresa eta langileentzat: anoak, ogitartekoak, tortillak eta eguneroko menuak.

  • Ordutegia: Astelehenetik ostiralera, 07:00-15:00 bitartean.
  • Eskaera egiteko bideak: 945 291 885 / aero_vitoria@hotmail.com.
  • Helbidea: Lermandabide kalea 18.

Privacy Preference Center