Jundizeko Enpresen Elkarteak batzorde nagusi berria dauka

22-12-2020
2021etik aurrera, Alegria actitivity enpresa izango da Jundizeko Enpresen Elkartearen batzorde nagusiko presidentea, eta REM-IRU industria egongo da presidenteordetzan.
Bestelako jarduerak
Azaroaren 18an, Jundizeko Enpresen Elkartea Gasteizko Udalaren Industria Mahaian egon zen. Foro hartan, besteak beste, industrialdeen problematika eta hobekuntzetarako inbertsio posibleak jorratu zituzten.
Halaber, udalak hiriko industria-parkeetako mugikortasuna kudeatzeko antolatu zuen bilerara joan zen elkartea. Orain, udalbatza hiriko industrialdeetarako plan bat egiten ari da, mugikortasun jasangarriari begirakoa.