Jundizeko Enpresaburuen Elkartearen app berriaren merkaturatzea

22-02-2019
Jundizeko Enpresa Parkearen jarduera bultzatzeko eta Jundizeko Enpresaburuen Elkarteko kideei kalitatezko zerbitzu profesionala eskaintzeko helburuarekin mugikorrarentzat aplikazio berri bat garatu dute, elkarrekintza eta parkeko alderdi guztiei buruz berehalako informazioa ematea ahalbidetuko duena. Aplikazio hau iraganeko otsailaren 25ean aurkeztu zuten Vitoria-Gasteizko Udaletxean Gorka Urtaran alkateak eta Javier Sáenz Elkarteko presidenteak. Alkateak nabarmendu du aplikazio mugikor honekin Udalaren Industriari Laguntzeko Planaren ardatzetako batean lan egiten dela, hots, enpresen azpiegiturak modernizatu eta sustatzea 4.0 industrian arreta berezia jarrita. Tresna eraginkor eta praktiko honek abangoardiara darama elkartea, azken honen eta kideen arteko komunikazioa errazteaz gain langile eta ohiko bisitariekikoa ere errazten baitu eta, horrela, egunerokotasunean sortzen diren egoera desberdinei berehalako erantzuna ematen zaie:- Zuzeneko jakinarazpenak
- Erabiltzaileen arteko komunikazio zuzena
- Networking-a
- Eskaintzak
- Ekitaldien egutegia
- Enpresa eta zerbitzuei buruzko informazioa
- Berriak...