Jundizek omenaldia egin die COVID-19aren biktimei

06-06-2020
Ekainaren 4an, 13:00etan, enpresa-parkeko enpresetako langileok bildu ginen minutuko isilunea eta txalo solidarioa eskaintzeko COVID-19ak eragindako pertsona orori: biktima, osasun-langile eta koronabirusaren aurka borrokan jarraitzen duten pertsona guztiei.
Dohaina pandemiak eragindako pertsonentzat
Ordain horrez gain, Jundizeko Enpresa Elkarteko kideok ekimen bat jarri dugu abian osasun-krisiak astindutako familiei lagundu eta babesa emateko. Enpresa bakoitzak 500 euroko borondatezko dohaintza egitean datza laguntza, eta funtsak Arabako Elikagaien Bankuari zuzenduko zaizkio. “Zorte apur batekin %100ak laguntza ematen badu, 60.000 euro lortuko ditugu, aparta benetan. Hori da gure helburua”, adierazi zuen Javier Sáenzek, elkartearen presidente eta Cárnicas Sáenz enpresako kudeatzaileak. Ekimena enpresa bazkide guztientzat dago zabalik ekainaren 30era arte.