Jundiz Gasteizko Udalarekin bildu da, industria-mugikortasunaz aritzeko

25-05-2022
Maiatzaren 24an, Jundizko Elkarteko ordezkariak Gasteizko Udalak deitutako bilerara bertaratu ziren, industriaguneetaranzko mugikortasuna jorratzeko. Udalak esan zuenez, gure poligonoan zenbait ekimen eta jarduketa abiarazteko asmoa dauka, sarrerak eta trafikoa hobetze aldera.
Lehenik eta behin, Zurrupitieta, Jundiz eta Basaldea kaleetan bizikletentzat dagoen espaloia berritzeko asmoa duela esan zuen. Ondoren, Zuhatzun bizikletentzako sarbide bat egokitu behar dela gaineratu zuen, eta ibilgailu industrialentzako aparkaleku publikoak prestatu beharra dagoela. Azkenik, autobusen 5C linea aldatzeko asmoaz aritu zen, Jundizko 21. sektorea estali nahi baitute, zeina Margaritari dagokion. Mugikortasun horri eta kontzejuarekiko komunikazioari bide emateko, 3 geraleku berri jartzea erabaki zuten.
Jundizko Elkarteak helburu horiei buruzko iritzia eman zuen. Hala, Zuhatzutik igarotzen den bizikletentzako bidea Zabalgana auzotik abiatu beharko litzatekeela argitu genuen. Bestetik, Areeta kalearen amaierako biribilgunea konpontzeko aukera proposatu genuen.