Itzalaldiak Jundizen, urteko lehen egunetan

17-01-2020

2020ko lehen egunetan, hainbat argi-mozketa izan ziren Jundiz Enpresa Parkean. Industrialdeko 300 bezero ingururi eragin zieten, eta inpaktu negatiboa izan zuen horrek hainbat eguneko ekoizpenean.

Iberdrola argi-konpainiaren esanetan, sarea hobetzeko xedez Jundizeko ipar-mendebaldeko linea elektrikoan egindako lanen ondoriozkoa izan zen matxura. Industrialdea osatzen duten industrientzat, ezinbestekoa da energia-sarearen hornikuntzak behar bezala funtzionatzea, enpresen jarduera garatu dadin.

Informazio gehiago hemen: Correo Álava

Privacy Preference Center