Indesa: Interneten eta sare sozialen arriskuak

talleres-indesa

26-04-2023

INDESA antolakundea irabazi-asmorik gabeko erakundea da, eta helburu du desgaitasunen bat dutenei enplegu egonkor eta kalitatekoa ematea, erabat laneratu eta gizarteratu daitezen.

INDESA 2010en lantegietan, Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailarekin lankidetzan, zenbait dibulgazio-jarduera egiten ari dira, “Prebentzioa komunikazioaren bidez landuz” proiektuaren esparruan. Lehenengo jarduera Betoñuko sukaldaritza-lantegian egin zuten, eta Interneten eta sare sozialen arriskuei buruzko hitzaldia eman zuen Miñoien kidegoak.

Jardueran jende askok hartu zuen parte, eta oso emaitza onak lortu ziren; laster, INDESAren beste lan-arlo batzuekin jarraituko du egitasmoak.

Privacy Preference Center