Indesa 2010 SL enpresak 30. urteurrena ospatu du.

23-06-2022

Indesa 2010 SL enplegu-zentro bereziak 30. urteurrena ospatu zuen ekainaren 20an, gure lurraldeari egindako ekarpena eta emandako laguntza ezagutarazteko ekitaldi batean. Ekitaldira, Ramiro González Arabako ahaldun nagusia bertaratu zen, eta balioa eman zion Indesa 2010 SL enpresaren lanari, bai eta enpresa horrek gure komunitaterako eskaintzen duen zerbitzuari ere.

“Indesa 2010 Arabako industriaren zerbitzura” izenarekin Arabako Ganberan egindako topaketan, Arabako foru-diputatuak argi utzi zuen Arabako industriarekin lankidetza-ildo berriak sortzen jarraitzeko asmoa duela eta Araban dibertsitate funtzionala dutenentzako lan-aukera egonkor eta kalitatezko gehiago sor daitezen lan egiten jarraituko duela.

Pertsona guzti-guztiak lan- eta gizarte-arloetan erabat integratzea da proiektu horien azken helburua.

Informazio gehiago hemen.

Privacy Preference Center