Ibilbideak bizikleta elektrikoan Ebike Vialkirekin

21-07-2021
Gero eta ohikoagoa da bizikleta elektrikoak ikustea gure hiri eta herrietan. Garraio mota horrek zaleak irabazten ditu egunero, eta txirrindularitza sektore eta pertsona-profil ezberdinetara hurbiltzea lortu nahi du. Jundizko Ebike Vialkik gonbita egiten digu, uda honetan familiarekin edo lagunekin bizikleta elektrikoan gure lurraldeaz gozatzeko.
Bizikleta horiek bateria bat eta motore txiki bat dute pedalei eragitean laguntzeko. Ebike Vialkik hainbat bizikleta mota ditu, Arabako eta inguruetako ibilbide, bidexka, zirkuitu eta bisita guztietara primeran egokitzen direnak.
Kontsulta ezazu non alokatu dezakezun bizikleta elektriko bat eta goza ezazu esperientzia paregabe, seguru eta jasangarri batez.