Hexagon eta Hendrick Motorsports elkartu egin dira, lasterketetan berrikuntza sustatzeko

Hexagon

29-05-2023

Hexagon enpresak, metrologiako soluzioen mundu-mailako liderrak, bat egin du NASCAR Cup Series txapelketa 14 aldiz irabazi duen Hendrick Motorsports taldearekin, eta, datorren hamarkadan, haren hornitzaile ofizial nagusia izango da metrologia-arloko hardwarean eta softwarean. Elkartze horren helburua da taldearen errendimendua hurrengo mailara eramatea, Hexagonen eskaner-, neurketa- eta digitalizazio-arloetako azken teknologiak aplikatuz.

Jeff Andrews da Hendrick Motorsports taldeko presidente eta kudeatzaile orokorra, eta nabarmendu du NASCAR txapelketan kalitatea eta doitasuna oso garrantzitsuak direla:

    “Hexagonen doitasun-produktuek lasaitasuna ematen digute, mugarri garrantzitsu batzuen gailurrean hasi baititugu lasterketen asteburuak. Hamarkada baterako konpromiso historiko honekin, etorkizunean elkarrekin lorpen zirraragarri asko ospatzea espero dugu”.

Hexagonen metrologiako teknologiak integratuta, Hendrick Motorsports taldeak pieza-bolumen gehiago neurtu ahalko ditu, lasterketen epe zorrotzak eta ekoizpena entregatzeko epeak bete bitartean. Teknologia berriek erabaki informatuagoak hartzen lagunduko diote taldeari, pistarako osagai eta mihiztadura egokienei dagokienez. Gutxieneko tolerantzia-aldeek ere balbula-treneko osagaien errendimenduari eragin diezaiokete, eta metrologiako datuak azkar eta erraz biltzeko ahalmenak osagaien konbinazio onena hautatzen lagunduko dio taldeari, errendimendurik onena lor dezan.

Scott Grumbles Hexagoneko Merkataritza Operazioen kudeatzaileak honako hau nabarmendu du:

    “Malgutasun, ahalmen eta doitasun handiagoak eskaintzen dituzten metrologiako soluzioen helburua da Hendrick Motorsports taldeari behar dituen tresnak bermatzea, bai konfiantzaz gainditu ditzan errendimendu-mugak, bai helmugara iristen lehena izaten jarrai dezan”.

Albiste osoa hemen.

Privacy Preference Center