Hexagon-ek Elements software berria aurkeztu du

14-12-2022

Hexagon Manufacturing Intelligence Division enpresak, sentsoreetan, softwarean eta soluzio autonomoetan liderra denak, Elements aurkeztu du. Simulazio-software berria da, ingeniaritza taldeei garatzen ari diren gero eta sistema konplexuagoak ulertzen laguntzeko balio duena.

 

Ingeniariek erraz ikasiko dute Elements erabiltzen: herrestatu eta askatu baino ez dute egin behar fisika mota oro modelatzeko eta sistemak aztertzeko, sistema horiek ebazteko orduan osagai elektrikoak, hidraulikoak edo mekanikoak dituzten aintzat hartuta. Maplesoft-ekin batera garatu dute software hau eta Modelica lengoaian oinarrituta dago. Hain zuzen ere, sistema hori sarri erabiltzen da eredu azkar, malgu eta pertsonalizagarriak sortzeko. Elements softwarearen sistema horrekin, are azkarrago garatuko da ingeniaritza, modu azkarrago eta eraginkorragoan kalkulatuko baitira ekuazioak eta kodeak.

 

Mahes Kailasam-ek, Hexagoneko ingeniaritzarako eta diseinurako zuzendari nagusiak, zera adierazi du: “Elements softwareak sistemen jarduna azkar aztertzeko modu errazagoa eskaintzen die ingeniariei. Horrez gain, arazoak konpontzeko irtenbide egokienak aurkitzen laguntzen die simulazioaren bidez, diseinuak osteko ingeniaritza-prozesuetan konprometitu ordez, ostean baliabide asko behar izaten dira-eta”.

Privacy Preference Center