Gorka Urtaranek eta Amaia Barredok Udapa bisitatzen dute

03-02-2020

Joan den urtarrilaren 29an Gorka Urtaran Gasteizko alkatea eta Amaia Barredo Mugikortasun Saileko zinegotzia Udapa enpresak Jundizeko Enpresa Parkean dituen instalazio berrietara hurbildu ziren. Bisitaldian patata kalibratzeko eta kontserbatzeko instalazioetan egon ziren eta, horretaz gain, enpresak burutzen duen eredu kooperatiboa sakonean ezagutzeko eta beren produktu sorta zabala ikusteko aukera izan zuten. Udal-ordezkariek Udapak tokiko produktuaren alde, ingurumena zaintzearen alde eta ekonomia zirkularraren alde egiten duen lana azpimarratu zuten.

Albistea Gaurko bisita... Udapa

Sartu Udaparen fitxara

Privacy Preference Center