Gorka Urtaran alkateak IMAT bisitatu du

21-09-2020
Gorka Urtaran alkateak IMAT enpresa bisitatu zuen irailaren 15ean. Enpresa honek aireportu, ospitale eta itxaronguneetarako eserlekuak diseinatu, ekoiztu eta instalatzen ditu. Bisitan Jesús Guibelalderekin (kontseilari delegatua) eta Iñigo Guibelalderekin elkarrizketatu zen eta instalazioetan barrena ibili ziren, alkateak jardueraren nondik norakoak ikus zitzan.
Jesús Guibelaldek eta Iñigo Guibelaldek enpresak aurre egin behar dituen erronka berriak azaldu zituzten eta jarduera hori aurrera eramateko Gasteizko Udalak nola lagundu dezakeen aztertu zuten.